70 lagunetik gora elkartu dira Jubilatuen Astearen barruan egin duten bazkarian

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 2a, 10:33

Jubilatuen Asteak aurrera darrai, eta atzo, igandea, giro ederrean igaro zuten eguna erretiratuek. Izan ere, azken urteetako ohiturari jarraituz, bazkaria egin zuten Joseba jatetxean, eta aurtengoan, 73 lagun elkartu dira horretarako. Sabela bete ostean, gainera, iluntzera bitartean trikitilarien dantzan aritu ziren trikitilarien laguntzarekin.

Atzoko bazkariarekin, azken txanpan da Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatutako Jubilatuen Astea. Joan zen astean hasi zituzten ekitaldiak, eta besteak beste, tute eta eskoba txapelketak jokatu zituzten asteazkenean. Bihar itxiko dute aurtengo egitaraua, Saihestu arriskuak hitzaldiarekin. Kontsumobidek eskainiko du saioa elkartean, 17:00etan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide