Baztartxo antzokian izango da Korrontzi eta Oinkari taldeen emanaldia

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 30a, 17:04

Eguraldi kaskarra tarteko hartu du Udalak saioa lekuz aldatzeko erabakia. 21:30ean hasiko da ikuskizuna, eta sarrera doakoa izango da.

Korrotzi musika taldeak eta Oinkari dantza taldeak 21:30ean hasita eskaini behar duten emanaldia Baztartxo antzokian izango da. Eguraldi kaskarra tarteko hartu du Udalak saioa lekuz aldatzeko erabakia. Herritar orok izango du ikuskizunera joateko aukera, eta sarrera doakoa izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide