Zapatu arratsaldean erabakiko dute Korrontzi eta Oinkari taldeen emanaldia non izango den

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 29a, 11:10
Agus Barandiaran Korrontzi taldeko soinu jotzailea. (Argazkia: Korrontzi)

Bihar, zapatua, Korrontzi eta Oinkari taldeek emanaldia eskainiko dute Azkoitian eskainiko dute herriko plazan, 21:30etik aurrera. Oso eguraldi txarra egingo balu, ikuskizuna Baztartxora lekualdatuko dutela adierazi du Udalak.

Bihar arratsaldean erabakiko dute Korrontzi eta Oinkari taldeen emanaldia non egingo duten. Herriko plazan 21:30ean hastea dago aurreikusita, baina euriagatik baliteke Baztartxo antzokira lekualdatzea. Emanaldia ikusteko sarrera doakoa izango da nola herriko plazan, hala Baztartxo antzokian.

Korrontzi folk taldeak azaldu duenez, aintzinako doinuetan oinarritutako Euskal Herriko folk musikari "gaurkotasuna erantsi" nahi zioten, baina "beti trikitixaren esparrua oinarri hartuta". Musikaz haratago joan eta ikuskizuna eskaini nahian, Oinkari dantza taldearekin batu eta Korrontzi&Oinkari proiektua abiatu zuten. Korrontzi taldearen trikiti doinuei dantza jarriko dio Oinkari dantza taldeak, "tradizioari eutsiz, gaur egunera moldatutako koreografiak dantzatuko ditu, taula gainean uztarketa perfektua nagusituz", azaldu dute proiektuko kideek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide