Pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 28a, 13:00

Tta-kun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble elkarteko tabernariek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, azaroak 28.

Atraskua: txanpinoia eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: albondigak eta patata tortilla.

Etxe Aitz: patata minak, arrautza egosia kamaroiarekin eta mahonesarekin.

Galipan: haragi burritoak, pizza, txanpinoi brotxetak eta era guztietako frijituak.

Koxka: albondigak, txanpinoiak eta patata minak. 

Latz: txanpinoiak saltsan, bakailao nahaskia, eta arrain pastela.

 

Tta-kun: oilasko brotxeta eta urdaiazpiko egosia atunarekin eta mahonesarekin..

Zurt: etxeko kroketa eta atunaren nahaskia.

 

Oharra: Gainerako tabernek ez dute jakinarazi zer pintxo dastatu ahal izango diren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide