Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 27a, 10:56

Gaur, azaroak 27, Udalaren ohiko osoko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko bilkura areto nagusian; 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dute.

Hainbat gai landuko dute gaur, asteazkena, Udaleko ohiko osoko bilkuran, 19:00etan hasita. Besteak, beste, Arau Subsidiarioak, Irisgarritasun Plana eta Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionala izango dute hizpide Udalean. Hona hemen gaurko gai zerrenda:

  • Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
  • Azkoitiko Arau Subsidiarioen 4. aldaketari dagokion espedientean, 3. area “San Martin”, 24. area “San Juan” eta 25. area “Basarte” eremuei dagokien behin betiko onespenaren ofiziozko berrikuspena.
  • Azkoitiko Irisgarritasun Planaren fitxen aldaketa.
  • Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 5 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  • Boliviako gizartea pairatzen ari den egoeraren aurrean EH Bildu udal taldeak eta EAJ udal taldeak aurkeztutako mozioak.
  • 2019ko Euskararen Nazioarteko Egunerako EAJ eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako Adierazpen Instituzionala.
  • Behin betiko onespenen berri ematea.
  • Aurrekontuari buruzko informazioa.
  • Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide