Kontzejupe txapelketako finalen aurreko azken pilota partidak jokatuko dituzte, Kontzejupean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 26a, 13:47

Zapatuko finalen aurreko partidak jokatuko dituzte Kontzejupen.

Asteartean, eta bihar, asteazkena, XLVI. Kontzejupe Txapelketako nagusien mailako pilota partidak jokatuko dituzte, Kontzejupean.

Gaur eta bihar artean, XLVI. Kontzejupe Txapelketako finalen aurreko azken partidak jokatuko dituzte, Kontzejupean. Gaur, asteartea, mutil nagusien txanda izango da. 19:30etik aurrera, bi finalerdi jokatuko dituzte buruz-buru. Lehen partidan Jon Juaristi Joseba Zendoiaren aurka arituko da, eta bigarrenean Alex Juaristi Jon Oteizaren aurka. 

Bihar, asteazkena, neska nagusien partidak jokatuko dituzte. Ligaxka eran ari dira jokatzen neskak txapelketaren azken fasea, baina Naroa Agirreren eta Oihana Orbegozoren artetik aterako da bigarren finalista. 18:00etan jokatuko du partida, Kontzejupean. Finalean Eneritz Arrieta azkoitiarra dute zain.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide