Igandean izango da umeen barraka eguna

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 26a, 09:16

Egun horretan, euro baten trukean erosi ahal izango dira barraketarako fitxak.

Dagoeneko zabalik dira Trenbidearen Zumardian sanadresetarako jarri dituzte barrakak, eta han izango dira festak igaro arte. Udalak adierazi duenez, datorren igandean, abenduaren 1ean, izango da umeen barraka eguna. Egun horretan, prezio murriztuak jarriko dituzte, eta euro baten trukean erosi ahal izango dira bidaia bateko fitxak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide