Zuhaitz handi bat erori da Kale Nagusia eta Altzibar lotzen dituen errepide gainera

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 23a, 11:43

Zuhaitzak ez du kalte pertsonalik eragin, eta brigadako langileak errepidea garbitzen ari dira. Bien bitartean, Baztartxo antzoki aldera ari dira bideratzen zirkulazioa.

Azken orduetako denboralearen ondorioz, zuhaitz handi bat erori da gaur, zapatua, goizean Altzibar auzoa eta Kale Nagusia lotzen dituen errepide zatiaren gainera. Hain zuzen ere, anbulatoriaren parean jauzi da zuhaitza bidera. Inguru horretan ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorria handia izaten bada ere, zuhaitzak ez du inor azpian harrapatu, eta ez du kalte pertsonalik eragin.

Une hauetan (11:45), brigadako langileak errepidea garbitzen ari dira, eta oinezkoentzat zein ibilgailuentzat bidea itxita egongo da lanak amaitu bitartean. Bien bitartean, Baztartxo antzoki aldera bideratu zirkulazioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide