Amiantoari buruzko hitzaldia eskainiko dute asteartean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 22a, 16:24

CCOO sindikatuak antolatu du hitzaldia, eta Jesus Uzkudun Asviamie elkarteko kideak eta Alfonso Rios Euskadiko CCOOko Lan Osasuneko arduradunak eskainiko dute saioa, Kultur Etxean.

CCOO sindikatuak deituta, amiantoari buruzko hitzaldia eskainiko dute Jesus Uzkudunek eta Alfonso Riosek datorren asteartean, hilaren 26an, Kultur Etxean. Amiantoaren biktimen Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako elkarte Asviamieko kidea da Uzkudun, eta Rios, Euskadiko CCOOko Lan Osasuneko arduraduna.

Bi hizlariek honako gai hau hartuta eskainiko du solasaldia: "Zer egin dezakegu alde guztietan dagoen mehatxu ikusezinaren aurrean?". 18:00etan hasiko da saioa Kultur Etxean, eta 20:30ak inguruan amaitzea aurreikusten dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide