Gaurko pilota partidarako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 22a, 15:09
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia, lau eta erdiko txapelketaren finalean. (Argazkia: Aspe)

Gaur, ostirala, Azkoitian hasiko da 2019-2020 sasoiko Binakako Pilota Txapelketa, eta Maxixatzenek bi sarrera zozkatu ditu. Iraitz Otaño bazkideari egokitu zaizkio sarrerak.

2019-2020 sasoiko Binakako Pilota Txapelketa gaur, ostirala, Azkoitian hasiko da. Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia lau eta erdiko txapelketako bi pilotari finalistek elkarren aurka jokatuko dute ostiralean, Gurea pilotalekuan. Ezkurdia txapeldunak Julen Martijarekin osatuko du bikotea, eta Jokin Altunak Ladis Galarzarekin.

Maxixatzenek gaurko partida ikusteko bi sarrera zozkatu ditu. Sarrerak lortzeko bazkideek Binakako Pilota Txapelketaren iazko edizioko irabazleak zein izan ziren asmatu behar zuten, eta Elezkano II eta Rezusta zen erantzun zuzena. Iraitz Otaño bazkidea izan da galdera horren erantzuna asmatu duenetako bat, eta hari egokitu zaizkio gaurko partida ikusteko sarrerak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide