Plaza Ondo elkarteko kideek Lizarrara egin dute urteko azken txangoa

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 21a, 17:22

Iratxeko monasterioan eta Lizarran (Nafarroa) izan dira Plaza Ondo elkarteko kideak. 115 pertsona inguruk parte hartu dute irteeran.

Plaza Ondo elkarteko kideek urteko azken txangoa egin dute Lizarrara (Nafarroa), eta gozatu ederra hartu dute. 115 pertsona inguruk parte hartu dute irteeran. Iratxeko monasterioan hamarretakoa egin dute, eta ondoren, Lizarrako azoka ikustera joan dira. Goiz ederra pasa ondoren, bazkaria egin dute, eta ondoren, bingoaz eta dantzaz gozatzeko aukera ere izan dute; horrez gain, opariak ere banatu dituzte.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide