Elkarretaratzea egin dute pentsiodunek Kontzejupean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 18a, 12:19

Astero bezala, dozenaka erretiratu eta pentsiodun elkartu dira Kontzejupean, "pentsio duinak" eskatzeko.

Pentsiodunek hutsik egin gabe jarraitzen dute, eta astelehenero moduan, "pentsio duinak" eskatzeko dozenaka herritar bildu dira Kontzejupean. "Pentsio duinen alde" karteltxoak izan dituzte herritarrek eskuetan gaurko elkarretaratzean. Datorren astean, ordu eta leku berean egingo dute kontzentrazioa, eta herritarrei protesta ekitaldian parte hartzeko deia egin diete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide