Zozketa

Maxixatzenek zozkatutako Errigorako saskiek badituzte irabazleak

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 20a, 15:33

Orain arteko bazkideen eta bazkide berrian artean saski bana zozkatu du Maxixatzenek, eta olioz, ardoaz, pikillo saltsaz, esparragoez, orburuez eta beste hainbat kutixiz osatutako Errigoraren saski bana eskuratu dute saridunek.

Errigoraren bi saski zozkatu ditu Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak orain arteko bazkideen eta bazkide berrian artean, eta Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako kutxek badituzte saridunak dagoeneko. Joan zen urriaren 30ean abiatu zuen Errigorak udazkeneko kanpaina, Nafar helgoaldeko uzta, euskarari puzka lelopean.

Kanpaina horrekin bat egin du Maxixatzenek, eta Errigorari esker komunikazio taldeak bi saski zozkatu ditu bazkide diren eta egin diren herritarren artean. Hibai Azpitarte eta Iosu Berasategi izan dira zozketaren saridunak, eta olioz, ardoaz, pikillo saltsaz, esparragoez, orburuez eta beste hainbat kutixiz osatutako Errigoraren saski bana eskuratu dute. Maxixatzen dagoeneko jarri da saridunekin harremanetan.

Euskalgintzari bultzada ekonomikoa emateko helburuarekin jaio zen Errigora egitasmoa duela sei urte. Errigoraren saskien salmentatik lortzen den diruaren %25 euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratzen da.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide