Oroimenaren Egunaren harira, elkarretaratze isila egin dute

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 14a, 11:23

Hainbat herritarrek eta EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko udal ordezkariek bost minutuko elkarretaratze isila egin dute Intsausti jauregiaren aurrean dagoen Oroimenean eskulturaren ondoan, herriko biktima guztiak oroitzeko asmoz. Javier Zubizarreta alkateak eskulturan lore sorta utzita amaitu dute ekitaldia.

Oroimenaren Eguna dela eta, elkarretaratze isila egin dute gaur, osteguna, goizean hainbat herritarrek. Udalak deituta, Intsausti jauregiaren aurreko zelaian dagoen Oroimenean eskulturaren ondoan elkartu dira hainbat herritar eta udal ordezkari, eta bost minutuko elkarretaratze isila egin dute herriko biktima guztiak oroitzeko. Segidan, Javier Zubizarreta alkateak lore sorta jarri du eskulturaren ondoan. Hainbat herritarrez gain, EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko udal ordezkariek parte hartu dute ekitaldian.

Joan zen igandean, hilaren 10ean, izan zen Memoriaren Eguna, baina egun horretan Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izan zirela eta, aurten ekitaldia atzeratu egin dute.

Herriko biktima guztien memorian, Oroimenean monumentua 2007an jarri zuten Intsausti jauregiaren aurrean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide