Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 14a, 12:57
Tta-kun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble elkarteko tabernariek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, azaroak 14.

Atraskua: txanpinoiak eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: patata tortilla, albondigak eta txorizo egosia.

Etxe Aitz: atuna mahonesarekin eta albondigak tomatearekin.

Galipan: era guztietako frijituak, haragi burritoak eta txibiak ali-oli saltsarekin.

Koxka: albondigak eta patata minak. 

Latz: arrain pastela, piper betea eta atun tortilla.

Tta-kun: pa amb tumaquet eta hanburgesak.

Zurt: txanpinoiak saltsan eta york urdaiazpikoaren nahaskia. 

Oharra: Gainerako tabernek ez dute jakinarazi zer pintxo dastatu ahal izango diren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide