Maialen Sudupek Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketan parte hartuko du

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 14a, 09:44
Maialen Sudupe igerilaria.

Igerilari azkoitiarrak gaurtik igandera bitartean LXIII. Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketan parte hartuko du, Xixonen. 

Azaroaren 14tik 17ra bitartean, LXIII. Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketam parte hartuko du Maialen Sudupe igerilari azkoitiarrak. Xixongo (Espainia) 25 metroko Santa Olaya igerilekuan jokatuko dute txapelketa. 556 igerilarik parte hartuko dute guztira.

Sudupek hainbat probetan parte hartuko du: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar, 200 metro bizkar, 100 metro tximeleta, 100 metro estilo eta 400 metro estilo probetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide