HARA! Alazne Mujika elkarrizketatu dute 'Ur Handitan' saioan

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 13a, 10:45
Alazne Mujika, ezkerrean.

ETB1eko Ur Handitan saioak Behobia-Donostia lasterketaren mendeurrenari buruzko saioa eskaini zuen atzo, asteartea. Alazne Mujika lasterkari azkoitiarra elkarrizketatu zuen Xabier Madariaga aurkezleak.

Alazne Mujika korrikalari azkoitiarra ETB1eko Ur Handitan saioaren atzoko emanaldiko protagonistetako bat izan zen. Xabier Madariaga saioaren aurkezlea azkoitiarrarekin elkartu zen, lasterketa munduan nola sartu zen eta bestelako kontuen inguruan galdetzeko. Saioaren 24:43 minututik aurrera ikus daiteke Mujikari egindako elkarrizketa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide