Artze anaien 'Txalaparta' diskoaren liburuxka idatzi du Juan Luis Zabalak

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 12a, 15:41
Juan Luis Zabala.

Gaur, asteartea, argitaratu du Elkar argitaletxeak Artze anaien Txalaparta diskoa, eta diskoaren barruko liburuxka idatzi du Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak.

Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak Artze anaien Txalaparta diskoaren liburuxkako testua idatzi du. Jose Antonio eta Jesus Mari Artze anaien Txalaparta diskoa aurkeztu du gaur, asteartea, Elkar argitaletxeak eta diskoaren barruko liburuxka Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak idatzi du, Artze anaien txalaparta, ardo berria zahagi zaharretan izenarekin.

Testuan, besteak beste, Artze anaien ibilbidea zein izan den azaldu du idazle azkoitiarrak. Artzeren txalaparta irakasleak zein izan ziren, egin zituzten emanaldiak, diskoak eta Baga, Biga, Higa sentikariaren emanaldiei buruz mintzo da Zabala. 1972an Iruñean egin ziren Iruñeko Topaketak eta ikimilikiliklik emanaldiei buruzko datuak ere jaso ditu idazle azkoitiarrak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide