Los Zopilotes Txirriaos taldeak kontzertua emango du zapatuan, herriko plazan

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 12a, 09:00
Los Zopilotes Txirriaos taldea. (Argazkia: Los Zopiltes Txirriaos)

Datorren zapatuan, azaroak 16, kontzertua emango du Los Zopilotes Txirriaos musika taldeak.

Los Zopilotes Txirriaos Nafarroako musika taldeak kontzertua emango du datorren zapatuan, Azkoitian. 23:00etan hasiko da emanaldia, herriko plazan. Los Zopilotes Txirriaos Iruñean sortutako rantxera taldea da.

2009an sortu zen Impekables taldearen ondoren, eta orain, Napar-Mex izenez ezaguna den estiloan dihardute talde berrian. Nafarroako eta Mexikoko doinuen konbinazioa da nagusi beren abestietan. Abestutako kantuek bidelagun izango dituzte oholtzan tronpeta, tronboia, gitarra, trikitixa, baxua eta bateria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide