Elkarretaratzea deitu du gaurko Sostenipek Baionako ustezko hilketa matxista salatzeko

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 6a, 10:59

Baionan joan den zapatuan ustez izandako erahilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko Sostenipe talde feministak. Herriko plazan elkartuko dira, 19:30ean, eta herritarrei kontzentrazioan parte hartzeko dei egin diete.

Sostenipe talde feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, asteazkena, 19:30ean, herriko plazan. Azaroaren 2an Baionan ustez izan zen erahilketa matxista salatuko dute deialdian. "Eraso eta erailketa matxista orori gaitzespena adierazteko", egingo du elkarretaratzea talde feministak. 'Erasorik ez erantzunik gabe!' lemapean egingo dute elkarretaratzea.