Launa gol eginda irabazi egin dute Anaitasunako neska-mutilek

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 5a, 17:40

Bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian Anaitasunako neskek. (Argazkia: NoskiSky)

Asteburu oparoa izan da joan dena Anaitasuna futbol taldearentzat. Bai neskek eta bai mutilek irabazi egin zituzten ostiralean jokatutako neurketak. 

Azaroaren 1a jai eguna zela baliatuta aurreratu egin zituzten neurketak nola mutilek hala neskek. Mutilek lidertzan jarraitzeko beste hiru puntu eskuratu zituzten Bergarako Agorrosin zelaian huts eta lau irabazita. Mikel Arzalluz, Ion Izagirre, Mikel Pastrian eta Julen Iriarte izan ziren taldeko golegileak.

Irakurri kronika.

Neskek ere bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. Sestao River talde bizkaitarra jaso zuen Txerloian Gorka Zubizarretak gidatzen duen taldeak, eta lau eta huts aurrea hartzea lortu zuten. Leire Ucinek eta Maria Juaristik birritan zulatu zuten atea. Amaieran esnatu zen talde bizkaitarra, eta hiru gol eginda sufritzen amaitu zuen Anaitasunako nesken taldeak. 

Irakurri kronika.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide