Erortzeko arriskuan zeuden zuhaitzak moztu bitartean, itxita dago Ugarte ibilbidea

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 5a, 12:52

Igandeko haizetearen ondorioz, Ugarte Ibilbideko hainbat zuhaitz "erortzeko arriskuan" zeudela adierazi du Udalak. Gaur amaituko dituzte lanak.

Udalak adierazi duenez, Ugarte Ibilbidean "erortzeko arriskuan" zeuden hainbat zuhaitz mozten ari dira gaur, asteartea, brigadako langileak, eta horrenbestez, errepidea itxita dago ibilgailuentzat —oinezkoek igaro dezakete—. Izan ere, Udalaren arabera, joan zen igandean egin zuen haizeteak hainbat zuhaitzak "mugitu" zituen Ugarte Ibilbidean, eta segurtasun neurri gisa hasi dira zuhaitzak ebakitzen Ugarte Igara igerilekuetatik Etxezuri baserriaren ondoko bidegurutzera bitartean. Lanak gaur amaituko dituztela jakinarazi du Udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide