San Jose egoitzan Adinduen Astea ospatuko dute datorren astean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 5a, 10:00

Adinduen Astea datorren astean ospatuko dute San Jose egoitzako egoiliarrek. Azaroaren 12tik 17ra bitartean hainbat ekintza antolatu dituzte, errutina hautsi eta entretenimenduari bide emateko. Besteak beste, herriko gaztetxoen bisitak izango dituzte egoiliarrek. 

Datorren asteartean, azaroak 12, hasiko da San Jose egoitzan Adinduen Astea. Txokolatadak, herriko ikastetxeetako ikasleen bisitak, karta eta bingo jokoak eta afaria egingo dituzte, besteak beste asteartetik igandera bitartean. Hona hemen aste guztiko egitaraua:

Azaroak 12, asteartea

  • 16:00etan, txokolatada.
  • 16:30ean, Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasleen bisita.

Azaroak 13, asteazkena

  • 16:30ean, XXVIII. Seiko Urre Txapelketa.

Azaroak 14, osteguna

  • 16:30ean, Xabier Munibe eta Azkoitia BHI eskoletako ikasleen bisita.

Azaroak 15, ostirala

  • 16:00etan, txokolatada.
  • 16:30ean, bingoa.

Azaroak 16, Boluntarioen Eguna

  • 16:30ean, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleen bisita.
  • 19:30ean, afari girotua Iñaki Basaberekin.

Azaroak 17, Sendiaren Eguna

  • 10:00etan, txalkor txistularien kontzertua.
  • 11:00etan, meza.
  • 12:00etan, hamaiketakoa eta opari banaketa egoiliarrei.
  • 13:30ean, bazkaria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide