Zabalik da gaztaina-saltzailearen postua

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 6a, 09:15

Herritar bat gaztainak erosten, atzo.

Gaztaina-saltzailearen postua herriko plazan izan da urte askoan, baina iaz bezala aurten ere eliz atarian jarri du postua. 

Udazkenero moduan, ireki du postua danbolinean erretako gaztainak saltzen dituen gaztaina-saltzaileak. Pasa berri den zubian ireki du aurten postua. Herritarrek, berriz, barruak berotu dastatu dituzte aurtengo denboraldiko lehen gaztainak. Astelehenetan ez du irekiko postua gaztaina-saltzaileak, baina gainerako egun guztietan 17:00ak ingurutik 20:00etara izango du irekita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide