Kaleetako zuhaitzak kimatzen ari da Udala

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 4a, 16:40

Plaza Berriko zuhaitzak inausten ari dira brigadako langileak gaur, eta horrenbestez, ibilgailuek ezin dute aparkatu eremu horretan.

Udazkenarekin batera, kimaketa lanak hasi ditu Udalak. Asteotan, brigadako beharginak herriko hainbat txokotan ari dira zuhaitzak kimatzen, eta gaur, astelehena, Plaza Berrin ari dira zuhaitzen adarrak inausten. Kimaketen ondorioz, lanak egiten ari diren eremuetan ibilgailuek ezin izango dute aparkatu datozen orduetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide