'Varda par Agnès', 'El silencio de la ciudad blanca' eta 'Tabaluga' filmak emango dituzte aste honetan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 6a, 09:00
'El silencio de la ciudad blanca' filmeko irudi bat.

Hiru film izango dira ikusgai aste honetan Baztartxon. 'Varda par Agnès' filma ostiralean emango dute; 'El silencio de la ciudad blanca' filma zapatuan, igandean eta astelehenean; eta 'Tabaluga' haurrentzako filma, berriz, igandean.

Varda par Agnès, El silencio de la ciudad blanca eta Tabaluga filmak eskainiko dituzte aste honetan Baztartxo antzokian. Zinetogramek eskainiko duen Varda par Agnès ostiralean (22:00) ikusi ahal izango da. Bestalde, hiru egunetan ikusi ahal izango da El silencio de la ciudad blanca: zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (20:00), ikuslearen egunean.Tabaluga haurrentzako filma, berriz, igandean izango da ikusgai, 17:00etatik aurrera.

Ikusi jarraian aurrerapen bideoak:

El silencio de la ciudad blanca

Varda par Agnès

Tabaluga

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide