Odol ateraldia egingo dute gaur

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 4a, 14:38

Odol emaileek Plaza Berduran duten lokalean eman ahal izango dute herritarrek odola, 17:00etatik 21:00etara artean. Azaroaren 25ean izango da hurrengo odol ateraldia. 

Azaroko lehen odol ateraldia egingo dute gaur, astelehena, Plaza Berdurako odol emaileen lokalean. Herritarrek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute odola emateko aukera. Hil honetan, bi odol ateraldi egingo ditu odol emaileen elkarteak; datorrena hilaren 25ean izango da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide