Eman daiteke izena Orbel Jokuen seigarren edizioan

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 4a, 10:35

Ireki dute Orbel Jokuen seigarren edizioan izena emateko epea. Lehiaketa-jolasean parte hartu nahi duten herritarrek azaroaren 10a, igandea, baino lehen eman beharko dute izena internet bidez. Hiru laguneko taldea osatu beharko da Orbel Jokuetan parte hartzeko eta taldeari izena jarri beharko diete lehiakideek.

Berrikuntzekin datoz aurten Orbel Jokuek, eta dagoeneko eman daiteke izena Maxixatzen euskara elkarteak antolatzen duen lehiaketa-jolasaren seigarren edizioan. Honako lotura honetan dagoen orria bete beharko dute parte hartzaileek izena emateko. Bertan, taldearen izena eta taldekideen datuak nahiz posta elektronikoa jarri beharko dira. Horrez gain, zehaztu egin beharko da talde bakoitzak zein kategoriatan parte hartu nahi duen, gazteen kategorian ala helduenean.

Izen-ematea azaroaren 10a, igandea, baino lehen egin beharko da, eta norbaitek inskribatzean arazorik balu 943-85 36 17 telefonora deitu edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera idatzi dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide