Haizeak zuhaitz bat bota du Trenbidearen Zumardian

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 3a, 10:54

Amelie borraskak ondorioak utzi ditu Euskal Herriko hainbat txokotan. Bart haize ufada handiak izan dira Azkoitian, adibidez. Horren lekuko da haizeak Trenbidearen Zumardian zuhaitz handi bat izana. Udalak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, errepidearen ondoan bazegoen ere, zuhaitzak ez du ez autorik, ez pertsonarik harrapatu azpian.

Trenbidearen Zumardian ez ezik, Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorrian ere zuhaitz bat erorita zegoen goizean. Eta Sistiaga Errekan errepidea oztopatzen egon da beste bat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide