Behobiara joateko autobusa antolatu du Udalak

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 31a, 12:11

Azaroaren 10ean Behobia-Donostia lasterketa izango da, eta proba ikustera joateko autobusa antolatu du Udalak. Joaneko bidaiarako soilik eskainiko dute autobus zerbitzua, bueltako bidaia norberak bere kontura egin beharko du.

Behobia-Donostia lasterketaren 55. edizioa izango da azaroaren 10ean, zapatua, eta Azkoitiko Udalak hara joateko autobusa antolatu du herritarrentzat. Autobus zerbitzua joaneko bidaiarako soilik izango da, bueltako bidaia norberak bere kontura egin beharko du.

Lasterketara joateko autobusean izena eman nahi dutenek azaroaren 7a, osteguna, baino lehen egin beharko dute, Elkargunean. Sei euro ordaindu beharko da bidaia txartela, eta plaza mugatuak izango dira; izen-emate ordenaren arabera erreserbatuko da lekua autobusean, plaza guztiak bete arte.

Autobusa 07:15ean aterako da Aizkibel liburutegiaren ondoko geralekutik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide