Anaitasunako neska-mutilek garaipenak lortu dituzte

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 30a, 17:30

Anaitasunako neska-mutilentzat asteburu borobila izan da. Zapatuan, mutilek, hiru eta bat menderatu zuten Ordizia. Igandean, neskek, bat eta bi irabazi zuten Bizkerre talde bizkaitarraren zelaian.

Mutilen lidertza eskuratzeko garaipena lortu zuten joan den zapatuan, Txerloian. Hiru eta bat menderatu zuten Ordizia. Anaitasunak lana gogotik egin behar izan zuen, Ordiziak horretara behartu baitzuen Xabier Artetxe entrenatzailearen taldea. Ordiziak penaltia izan zuen alde hogeigarren minutuan, baina Remen Anaitasunako atezain eibartarrak gola ekidin zuen. Bigarren zatian, ordea Julen Iriartek, Mikel Aramendik eta Mikel Arzalluzek lortu zituzten azkoitiarren golak. Ordiziarren gola neurketaren azken ondarrean iritsi zen, penalti aldaratze baten ondoren. Mutilek ostiralean Bergaran jokatuko dute hurrengo jardunaldiko neurketa, 15:45ean.

Irakurri kronika osorik, hemen

Neskek, bestalde, denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten Bizkerre arerio zuzenaren zelaian. Libe Urtzelaik aurretik jarri zuen Anaitasuna korner jokaldi batean. Atsedenaldira iritsi aurretik, berriz, Maider Badiolak huts eta bikoa egin zuen kontraerasoan. Neurketaren 85. minutuan egin zuen talde bizkaitarrak neurketa estutzeko gola baina, ez zen nahikoa izan. Hurrengo jardunaldiko neurketa ostiralean jokatuko dute neskek Sestao River arerio zuzenaren aurka. Partida 17:00etan hasiko da, Txerloian. 

Irakurri kronika osorik, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide