Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 31a, 12:00

Tta-kun tabernan gaur, osteguna, jarriko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble elkarteko tabernariek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, urriak 31.

Dean: Patata tortilla, albondigak eta txorizo egosia.

Etxe Aitz: Txistorra eta urdaiazpiko kroketak.

Koxka: Albondigak.

Tta-kun: Sekreto iberikoa eta solomoa bexamelarekin.

Latz: Etxeko kroketa, york urdaiazpikoaren eta gaztaren tortilla eta arrain pastela.

Zurt: Txanpiñoi nahaskia eta bakailaoz betetako piperrak.

Atraskua: Urdaiazpiko iberikoa eta gilda.

Oharra: Gainerako tabernek ez dute jakinarazi zer pintxo dastatu ahal izango diren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide