Rude Pride eta Brigade Loco taldeen kontzertuak izango dira zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 22a, 09:30
Brigade Loco taldeko kideak. (Brigade Loco)

Datorren zapatuan, hilak 26, Rude Pride eta Brigade Loco taldeek kontzertua eskainiko dute plazan, 22:30ean hasita.

Um Blem Ble tabernarien elkarteak antolatuta, bi kontzertu ikusteko aukera izango da zapatuan, hilak 26, Azkoitian. 22:30ean hasita, batetik, Rude Pride Madrilgo taldea igoko da plazako agertokira. Bost lagunek osatzen duten Oi! estiloko musika taldea da Rude Pride, eta 2013tik hona hainbat kontzertu eman dute hainbat herrialdetan. Bestetik, Brigade Loco Bergarako taldea entzuteko aukera izango da; 2017an hasi zuten ibilbidea bergararrek eta ordutik hona Euskal Herriko hainbat txokotan eman dituzte kontzertuak. Hamabi abestiz osaturiko Ekintzek dute hitza diskoa kaleratu zuten iaz.

Hona hemen Brigade Loco taldearen Aurrera doa abestiaren bideoklipa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide