Udalak ihartutako lore sortak kenduko ditu hilerritik Santu Guztien Egunerako

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 21a, 15:10

Datorren azaroaren 1ean Santu Guztien Eguna ospatuko da Azkoitian eta beste hainbat txokotan. Udalak egun hori baino lehen kendu egingo ditu hilerrian denboraren poderioz ihartuta eta ustelduta gelditu diren landareak eta lore-sortak, herritarrek landare berriak jartzeko aukera izan dezaten.

Azaroaren 1ean Santu Guztien Eguna ospatzen da Euskal Herri osoan, eta egun horretan herritar askorentzat usadioa izaten da hildako senitartekoei eta lagunei hilerrira lore-sorta eramatea. Hori dela eta, Azkoitiko Udalak azaroaren 1a baino lehen kendu egingo ditu denboraren poderioz hilerrian ihartuta eta ustelduta gelditu diren landareak eta lore-sortak, modu horretara, herritarrek hilobietan landare berriak jartzeko aukera izan dezaten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide