Añares Riojak galdu egin du Leganes taldearen aurka

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 21a, 12:34

Atzo, igandea, Elkarguneko kantxan jokatu zuten partida neskek, eta ezin izan zuten Leganes taldea mendean hartu. Norgehiagoka estua jokatu zuten, eta garaipena bisitariek lortu zuten bi punturen aldeagatik: 76 eta 78. 

Atzo, igandea, jokatu zuen Iraurgi Saskibaloi Taldeko emakumeen lehen taldeak, Añares ISBk, ligako hirugarren jardunaldia. Elkargunean jokatu zuten partida, eta ISBk ezin izan zuen Leganes taldea mendean hartu. Estu bukatu zen norgehiagoka, bi punturen aldearekin irabazi baitzuen Leganesek: 76 eta 78.

Añares ISBk hirutik partida bat irabazi du lehen hiru jardunaldietan, eta emaitza horiek tarteko, sailkapeneko hamargarren postuan da. Hurrengo norgehiagoka Vigon (Galizia) jokatuko dute ISBko neskek Celta Zorka Recalvi taldearen kontra. Zapatuan izango da partida, 18:30ean hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide