Erretiratuek Naiara bisitatu dute urteko azken aurreko irteeran

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 16a, 20:00

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko kideek Naiara (Errioxa) bisitatu dute gaur, asteazkena. Urte honetan egin duten azken aurreko irteera izan da gaurkoa.

Plaza Ondo Elkartak antolatuta, Azkoitiko 85 erretiratu inguru Naiaran (Errioxa) izan dira gaur. 08:30ean abiatu da Aizkibel liburutegiko geltokitik Naiarara zihoan autobusa. Iritsi eta berehala egin dute hamarretakoa, eta ondoren, upategi batean bisita eta bazkaria egin dituzte. Bazkalondoren, Teodoro Ruiz udal musika bandako klarinete jotzaileak hainbat doinu eskaini du, eta dantzan jarri du mahai ingurua. Etxera itzuli aurretik, Guardian (Araba) egin dute geldialdia.  

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide