Mapa Morea osatze bidean da

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 16a, 09:15
Bilera Elkargunean egin zuten. (Argazkiak: Udala)

Atzo, asteartea, Mapa Morea osatzeko bigarren bilera egin zuten Elkargunean. Herriko hainbat puntu garrantzitsu azpimarratu zituzten parte hartzaileek eta hobekuntza proposamenak ere egin zituzten.

Joan den astean egin zuen Udalak Mapa Morea osatzeko lehen bilera, eta atzo, asteartea, bigarren bilera izan zen Elkargunean. Patxi Galarraga arkitektoak zuzendu zuen bilera, eta herriko txoko ezberdinak aztertu zituzten; hala nola segurtasuna, irisgarritasuna, mugikortasuna, denboraren kontziliazioa nahiz ongizatea.

Mapa osatzeko puntu garrantzitsuak zein diren nabarmendu zituzten parte hartzaileek eta hobekuntza proposamenak ere aurkeztu zituzten. Herritarrekin ez ezik, herriko beste hainbat kolektiborekin ari dira ematen aurrera parte hartze prozesua; besteak beste, udal ordezkariak, teknikariak eta herriko ikastetxeak. Hiru bat saio egitea aurreikusten dute antolatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide