Elkarretaratzea egin dute pentsiodunek herriko plazan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 14a, 17:30
Pentsiodunak plazan elkartu dira astelehenero moduan.

Astero legez, gaur ere dozenaka erretiratu eta pentsiodun elkartu dira plazan, "pentsio duinak" eskatzeko.

Astelehenero moduan, hainbat pentsiodun eta erretiratu bildu da gaur, astelehena, plazako eskaileretan "pentsio duinak" eskatzeko. "Pentsio duinen alde" karteltxoak eskuetan izan dituzte gaurko elkarretaratzean ere. Datorren astelehenean, ordu eta leku berean egingo dute kontzentrazioa, eta herritararrei protesta ekitaldian parte hartzeko deia luzatu diete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide