'Altsasukoak aske' lelopean kontzentrazio jendetsua egin dute plazan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 11a, 09:46

Espainiako Auzitegi Gorenak herenegun jakinarazi zuen Altsasuko gazteen epaia, eta kartzelan dauden zazpi gazteek preso segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak jaitsi dizkien. Hori salatzeko, elkarretaratzea izan zen atzo plazan, eta dozenaka herritar bildu zen bertan.

Atzo, osteguna, Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa izan zen plazan. Altsasukoak aske! lelopean dozenaka herritar bildu zen bertan “muntaia poliziala, mediatikoa eta judiziala” salatzeko.

Espainiako Auzitegi Gorenak herenegun jakinarazi zuen Altsasuko gazteen epaia, eta kartzelan dauden zazpi gazteek preso segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak jaitsi dizkien. Irailaren 18an izan zen Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiaren aurka aurkeztutako helegitea aztertzeko auzi saioa Auzitegi Gorenean, eta atzo jakinarazi zuen sententzia auzitegi horrek: zazpi laguni hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie Gorenak; bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten baina aske zegoen lagunari, berriz, zerbait murriztu dio zigorra auzitegiak. Informazio osatua, Berria.eus-en.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide