Azkoitiko IAk Herri Eskolak egingo ditu zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 10a, 15:11

Hispanitatearen egunean "ezer ospatzeko" ez dutela eta, hitzaldiak, bazkaria eta mural margoketa egingo dituzte Azpeitiko Gaztetxean.

Larunbatean, Hispanitatearen egunean, "ezer ospatzeko" ez dutela eta, Herri Eskolak egingo dituzte egun horretan Azkoitiko Ikasle Abertzaleak taldeko kideek, Azpeitikoekin eta Zestoakoekin batera. Goizetik hasita, hainbat ekintza prestatu dute egun horretarako Azpeitiko Gaztetxean. 10:00etan, Itaia Emakume Sozialisten Sareko kideek Zergatik klase feminismoa? hitzaldia eskainiko dute, eta ondoren, bazkaria izango da gaztetxean. Arratsaldean, berriz, mural margoketa egingo dute.

Antolatzaileek ikasle zein gazte guztiak animatu ditu ekintzetan parte hartzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide