Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 10a, 14:54

Zurt tabernan gaur, osteguna, jarriko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble elkarteko tabernariek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, urriak 10.

Dean: Patata tortilla, albondigak eta pa amb tomàquet.

Atraskua: Txanpiñoiak eta urdaiazpikoa txakarekin.

Etxe Aitz: Berenjena hirugiharrarekin eta errusiar entsalada.

Koxka: Albondigak, txanpiñoiak eta arrautza bexamelarekin.

Galipan: Txanpiñoi broxetak, Reina arepatxoak, kroketak eta arrautza bexamelarekin.

Latz: Oilasko bularkia arrautza-irinetan pasatuta eta piperradarekin, atun tortilla eta arrain pastela.

Zurt: Sanjakobo txikiak eta txorizo nahaskia.

Tta-kun: Patata minak eta butifarra.

Oharra: Gainerako tabernek ez dute jakinarazi zer pintxo dastatu ahal izango diren.