Zein da 'lokomuxie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'tarrataie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'lokomuxie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Lokomuxie' hitzaren esanahia 'lo kuluxka' da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Bazkal ondoren lokomuxie eittie gustatze ziten».
  • Euskara batuan: «Bazkalostean lo kuluxka egitea gustatzen zaidan».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide