Ekaitz Etxezarreta azkoitiarra Hamaika Telebistako 'Musika Zuzenean' saioan agertu da

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 8a, 17:37
Ekaitz Etxezarreta. (Hamaika Telebista)

Hamaika Telebistako Musika Zuzenean programan azaldu da Ekaitz Etxezarreta musikari azkoitiarra. Bertan, bere gustuko disko, kantu eta letren inguruan hitz egiten du Etxezarretak.

Ekaitz Etxezarreta azkoitiarra Hamaika Telebistako Musika Zuzenean saioan agertu da. Hain zuzen ere, saioko Hitz Bitan sailean bere gustuko disko, kantu eta letren inguruan hitz egiten du Kaleko Urdangak taldeko bateria-jotzaileak. Besteak beste, Kortatu, Latzen eta Cuero taldeak aipatzen ditu azkoitiarrak.

Hona hemen bideoa osorik:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide