Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du bihar

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 8a, 09:00

Zahartzearen Nazioarteko Federazioak bultzaturik, lagunkoitasun hitzaren esanahia zer den azaltzeko ekimenean parte hartu du Azkoitia Lagunkoiak. Azkoitiko taldeak egindako hausnarketan, bakardadea XXI. mendeko "gaitzik handienetarikoa" dela, eta Azkoitia Lagunkoiak "pertsonak bakarrik ez sentitzen lagundu nahi" duela adierazi du.

Hileroko bilerekin jarraituz, bihar, asteazkenean, bilduko da Azkoitia Lagunkoia. 18:00etan egingo dute bilera, Elkarguneko Zeharkako aretoan. Bilera irekia izango da, eta herritar orok du bertan parte hartzeko aukera. Ikasturte berrian zehar "zahartzaro hobeago batez gozatzeko" aukerak landuko dituzte.

Bestalde, Zahartzearen Nazioarteko Federazioak bultzaturik, lagunkoitasun hitzaren esanahia zer den azaltzeko ekimenean parte hartu du Azkoitia Lagunkoiak. Azkoitiko taldeak egindako hausnarketan, bakardadea XXI. mendeko "gaitzik handienetarikoa" dela, eta Azkoitia Lagunkoiak "pertsonak bakarrik ez sentitzen lagundu nahi" duela adierazi du. "Garrantzitsua da gizarteari azaltzea pertsona nagusiak, euren esperientziarekin eta bizipenekin, balore garrantzitsu bat direla, errespetuz, zainduz eta aitortuz.  Denok egin dezakegu zerbait eta Azkoitia Lagunkoiak zahartze aktiboa sustatzen duen foro aparta eskaintzen du. Guk nahi izanez gero, esfortzu pixka batekin gauza asko hobetu ditzakegu".

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide