Arropa birziklatzen ikasteko tailerra izango da Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 8a, 09:30

Arropa birziklatzen ikasteko tailerra izango da Elkargunean urriaren 23tik abenduaren 18ra bitartean. Ikastaroa asteazkenetan emango dute, 17:30etik 19:30era bitartean. Gazte Zerbitzu bulegoan eman daiteke izena tailerrerako, eta urriaren 18a izango da horretarako azken eguna. 

Bi hilabete inguru iraungo dituen arropa birziklatzeko ikastaroa eskainiko dute Azkoitiko Udalak eta Gazte Zerbitzu Bulegoak urriaren 23tik abenduaren 18ra bitartean, Elkargunean. Tailerra asteazkenetan izango da, 17:30etik 19:30era bitartean, eta interesatuek urriaren 18a, ostirala, baino lehen eman beharko dute izena ikastarorako, Gazte Zerbitzu Bulegoan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroak plaza mugatuak izango ditu, eta aurrera egiteko gutxiengo parte-hartzaile kopurua izan beharko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide