Juan Luis Zabala: "Azkuerengan pertsonaia epiko eta indartsu bat aurkitu dut"

Berria 2019ko urr. 4a, 10:02
Juan Luis Zabala, artxiboko irudi batean.

Dibulgazioari zientzia fikziozko jantzi bat jarri dio Juan Luis Zabala idazle eta kazetari azkoitiarrak 'Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna' komikian: "Zinema balitz, esango genuke dokumental bat dela, fikzioa tartekatuta". Berria egunkariak egindako elkarrizketa da honako hau.

"Euskararen Akademiaren historiari buruzko ikastaro bat hasi da, akademiaren egoitza nagusiko ekitaldi aretoan, Bilboko Plaza Barrian". Euskaltzaindiaren ehun urteko historia kontatzeko, fikziozko ikastaro bat sortu du Juan Luis Zabala idazleak (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963). Hori ardatz hartuta osatu du dibulgazioaren eta fikzioaren arteko Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna komikia, Amaia Ballesteros marrazkilariarekin batera.

Nola iritsi zara komikia egitera?

Duela urte eta erdi, Andres Urrutiak [euskaltzainburuak] deitu zidan esanez Euskaltzaindiaren historia kontatzeko liburu bat atera nahi zutela, eta komiki bat egin, historia bera beste modu batean kontatuz. Duela hamar urte, Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Muruak kontatu zuten Euskaltzaindiaren historia liburu batean, 90. urteurrenarekin [Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai]. Datozen asteetan aterako den Berri gogoa liburuak hura osatzen du, nolabait.

Nolakoa da komikia?

Amaia Ballesterosek eta biok moldatu dugu gidoia. Ez genuen nahi modu akademikoan kontatzerik, datu soilekin; horregatik, fikzio jantzi txiki bat dauka. Jantzi hori da Euskaltzaindiaren historiari buruzko ikastaro baten istorioa. Pertsonaia batzuk sortu ditugu, beste ukitu bat emateko, eta ukitu horretan zientzia fikziozko trama txiki bat ere badago. Jantzi horrek ez du asko hartzen orrialdeetan eta istorioaren luzapenean, baina batu egiten du istorio guztia, eta beste ukitu bat nahi dio eman. Zinema balitz, esango genuke dokumental bat dela, fikzio elementuak tartekatuta.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide