Iban Garateri 'Ondo pasau andramaixek' abestia jo dio Donostiako Udal Txistulari Bandak

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 28a, 10:03
Donostiako Udal Txistulari Bandako kideak 'Ondo pasau andramaixek' kantua jotzen.

Atzo, ostirala, Agur Etxebeste! filma estreinatu zuten Euskal Herriko 38 zine aretoetan. Horren harira, filmeko kideek Donostiako Udal Txistulari Bandako kideei bisita egin zieten, eta Iban Garate azkoitiarrari Ondo pasau andramaixek abestia jo zioten bertan.

Iban Garate azkoitiarrak parte hartu duen Agur Etxebeste! filma atzo estreinatu zen Euskal Herriko 38 zine aretoetan. Atzo, ostirala, film horretako protagonistak Donostiako Udal Txistulari Bandako kideekin izan ziren, eta bertan, Garateri Ondo pasau andramaixek kantua jo zioten txistulariek.

Hona hemen azkoitiarrak berak Twitter bidez zabaldu duen bideoa. Txistulariez gain, bideoan ageri dira Garate, Elena Irureta eta Ramon Agirre aktoreak kantuan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide