Beristainek 'Elkano, lehen mundu bira' filmarako sortutako soinu banda taularatu du Euskadiko Orkestrak

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 26a, 12:26

Joseba Beristain musika konposatzaileak 'Elkano, lehen mundu bira' filmarako sortutako soinu banda taularatu zuen Euskadiko Orkestrak joan zen larunbatean. Donostiako Zinemaldiaren barruan eskaini zuen kontzertua orkestrak, eta ehunka lagun elkartu ziren azkoitiarrak sortutako zein beste hainbat filmetako piezak entzutera. Emanaldiaren atarian Beristainek Urola Kostako Hitzari adierazi zionez, azkoitiarrak berak ere lehenengo aldiz entzun ahal izan zituen zuzenean hark konposatutako piezak, eta orain esan duenez, larunbatean bizitakoa "hunkigarria eta ahazteina" izan zen.

(Argazkiak: Donostiako Zinemaldia)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide