Udalbatzak ohiko udalbatzarra egingo du gaur

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 25a, 09:46

2020ko ordenantza fiskalen proposamena onartzea izango da bilkuran jorratuko duten gaietako bat, eta Elkarguneko datorren urteko tarifak ere bozkatuko dituzte.

Gaur, asteazkena, Udalbatzak ohiko bilkura egingo du, udaletxeko bilkura aretoan. 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dute, eta besteak beste, datorren urteko behin behineko ordenantza fiskalak bozkatuko dituzte udar odezkariek.

2020ko Zubiaurre-Elkarguneko tarifak onartzea izango da bilkurako beste puntuetako bat. Era berean, klima aldaketari aurre egiteko konpromiso zehatzak eskatzen dituen mozioa aurkeztuko du Azkoitiko EH Bilduk.

Bestalde, batzorde informatzaileetako kideen aldaketaren berri emango dute saioan, eta galdera-erreguen tartearekin amaituko dute bilkura.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide