Hamar film ikusteko aukera urrian, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 1a, 10:30

Helduentzako lau film eta haurrentzako beste lau ikusteko aukera izango da hil honetan zehar. Donostiako Zinemaldian estreinatu duten Agur Etxebeste! eskainiko dute asteburu honetan. 

Urrian guztira hamar film berri ikusteko aukera izango da, Baztartxo Antzokian. Helduentzako sei film eta haurrentzako lau emango dituzte sartu berri garen hilabetean. Donostiako Zinemaldian estreinatu duten Agur Etxebeste! filma asteburu honetan ikusteko aukera izango da. Hurrengo asteetan, berriz, Erase una vez en... Hollywood, Mientras dure la guerra eta Día de lluvia en Nueva York eskainiko dituzte. Haurrentzako, aldiz, Playmobil: La película, Mascotas 2, Manou, eta Angry birds 2 emango dituzte.

Hona hemen filmen bideo aurrerapenak:

Agur Etxebeste! (Urriak 5, 6, 7)

 

Erase una vez en... Hollywood (Urriak 13, 14)

 

Mientras dure la guerra (Urriak 18, 19, 20, 21)

 

Día de lluvia en Nueva York (Urriak 27, 28)

 

Playmobil la pelicula (Urriak 6)

 

Mascotas 2 (Urriak 13)

 

Manou (Urriak 20)

 

Angry birds 2 (Urriak 27)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide